AA.VV
Behin batean, negu bihotzean, erregina leihoaren ondoan josten arizen. Ebanozko koadro hartatik elur-malutak ikusten zituen aireanhegan, lumak bailiren. Bat-batean, atzamarra ziztatu zuen jostorratzaz eta hiru odol tanta erori ziren elur geruzaren gainera. Odolarengorriak zuritasun distiratsuaren gainean eskaintzen zuen edertasunazliluraturik, pentsatu zuen:
«Ai, nire haurraren larruazala elurra bezain zuria balitz, harenezpainak odola bezain gorriak eta ilea ebanoa bezain beltza!».